Chief Learning Officer espezializazio diploma

Diseinatu eta lideratu eraldaketa-prozesuak erakundeetan, ikaskuntza estrategikoa abiapuntu hartuta

Noiz?
4. edizioa: 2023ko azarotik 2024ko ekainera


Iraupena era kredituak
7 hilabete, 30 ECTS


Nola?
Erdi-presentzialean


Non?
Bilbao AS Fabrik
TeamLabs Madrid.


Hizkuntza
Gaztelera edo euskara

Zer da CLO?

CLO da Europako lehenengo espezializazio diploma erakundeetako ikaskuntza eta berrikuntzako erraztaileak prestatzeko.
CLO esperientzia aitzindaria da. Landu zure pentsamoldea, trebetasunak eta tresnak ingurune ziurgabe eta aldakor honetan eraldaketa lideratzeko.

1. Chief,

eraldatu zure lidergo mota eta bilakatu zaitez aldaketarako eragile. Garatu pentsamolde malguago bat, akatsetatik ikasiko duena, eta balioko dizuna nabigatzeko etengabeko ziurgabetasunean.

2. Learning,

lidera itzazu ikaskuntza-prozesuak ikuspegi estrategiko batetik, betiere, berrikuntza sustatzeko eta emaitzak lortzeko gako gisa hartuta.

3. Officer,

erraztu lankidetza, diseinatu eta garatu ikaskuntza-prozesuak eta azartu “bottom-up” aldaketa kulturala.

Eskuratu metodologiari, ikasketa-planari, aditu-taldeari eta prezioari buruzko informazioa:

… ikasteko gaitasun estrategiko hori da ahalbidetzen diena enpresa batzuei mantentzen, bizirauten, hazten“.

Xavier Marcet

Nolakoa da CLO?

Ikaskuntza esperientzia bat da. Eginez ikasiko duzu; online eta aurrez aurreko workshop-en bitartez. Hausnarketak egiteaz gain, gaurkotasuneko gaietan sakonduko duzu; era horretan, trebatuko zara gizarte zein erakundeetan modu positiboan eragiteko konpetentzietan.

Programa oinarritzen da 5 ikaskuntza-moduluetan eta zure lanbidean aplikagarria izango den proiektu pertsonal batean.

#1 Proiektuen diseinua

#4 Ikaskuntza eta Berrikuntza ekosistemak

#2 Lantaldeak erraztea

#5 Learning Analytics

#3 Complexity Navigation

Niretzako da CLO?

Zure erakundean izan dezakezun eraldatzeko eragina eta gaitasuna areagotu nahi dituzu?

Ikasi nahi duzu nola aplikatu erraztailearen figura lidergotzan?

Pertsonekin lan egitea gustuko duzu eta ziurgabetasunean nabigatuz haien bertsiorik onena lortzen lagundu nahi diezu?

Erakundeetan beste antolaketa-eredu bat, humanoagoa eta sozialagoa, posible dela uste duzu eta hau egi bihurtzeko metodo eta tresnak ezagutu nahi dituzu?

Galdera hauetako baten bateri baietz erantzun badiozu. Leku egokian zaude! Informa zaitez eta bihurtu zaitez CLOer.

Hauetako galdera bati baietz erantzun badiozu, leku egokian zaude! Informa zaitez eta bihurtu zaitez CLOer.:

“Significant innovation is about doing things differently, not just talking about new ideas”.

Otto Scharmer, author of Leading from the Emerging Future

Jarri gurekin harremanetan